[HEZURREN MEMORIA] Bide bazterretan lurperatutako pertsonen etxerako buelta luzea da oso

Nafarroan eraildako 3.500 pertsonetatik, oraindik ere, 1.000 inguru bide bazterretako hobietan daude. Horiek aurkitu eta beren familietara bueltatzeko lanek iraungipen data dute, gero eta gutxiago direlako informazioa eman dezaketen pertsonak. Erlojuaren kontrako lan horrek dituen zailtasunak asko izanik ere, profesional eta aditu asko ari dira lanean hezurrak anonimatotik atera eta etxera buelta egin dezaten ahaleginetan.