“Hezkuntzako sindikatu guztiak batu gara eta horrek adierazten du zein handia den irakasleriaren haserrea”
2024-ko irailak 26
STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak gaur goizean batu dira, kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzean. Bertan, hezkuntza publikoak bermatzailea izan behar duela eta ikasle guztien benetako beharrei behar bezala erantzun behar diela aldarrikatu dute; eta, horretarako, lan-baldintza duinak izatea funtsezkoa dela adierazi dute. “Hezkuntzako sindikatu guztiak batu gara, eta soilik horrek adierazten du, zein handia den irakasleriaren haserrea eta nekea” adierazi du LAB sindikatuko bozeramaileak. Hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzea lortu arte borrokan jarraituko dutela argi utzi dute. Horregatik, gaur, arratsaldeko 18:00etan Gurutzeko Plazan antolatu den mobilizaziora batzeko deialdia egin dute.