Hezkuntza-komunitateak ikasturte osorako itzulera segurua eta presentziala eskatzen du

Hezkuntza-komunitate ia osoak salatu du hezkuntza-esparru guztietan desinformazio maila handia dagoela, astebete falta denean ikasturte hasierarako, Komunitate osoarekin negoziazioa egitea eskatzen du, orain arte kontuan hartu ez diren alderdi pedagogiko, funtzional eta emozionalak kontuan hartuko dituen plan integrala egiteko. Irailaren 2an kontzentrazioa egingo dute Nafarroako Jauregiaren aurrean.