Hezkuntza euskaldun baten alde mobilizazioak antolatu ditu Gazte Euskaltzaleen Sareak
Martxoaren 23an mobilizazioak antolatu dituzte Gazte Euskaltzaleen Sareak eta Unibertsitateetako euskara taldeek Hezkuntza Euskaldun baten alde. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die gazte sare honek hezkuntza komunitateari.
2022-ko abenduak 27
Hezkuntza euskaldun bat bermatu dadin hainbat aldarrikapen kaleratuko dituzte mobilizazio egun horretan: Hezkuntza prozesua %100an bermatuko duen irakasle eta langile euskaldunen kontratazioa, erabiltzen diren eduki eta unitate didaktiko guzti-guztiak euskaratuta egotea, hezkuntza eremua euskaldundu bat, paisaia linguistiko euskaldun osoa ahalbidetuko duena eta Euskal Herrira egokitutako hezkuntza eredua eskaintzea.
Hezkuntza euskaldun baten eskubidearekin bat egiten duten eragile zein hezkuntza komunitateko kide guztiei dei egin diete mobilizazio hauetan parte hartzeko.
Horregatik, eta gehiagogatik, martxoaren 23an mobilizazioak egingo ditugu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
✏️Hezkuntza euskaldun baten eskubidearekin bat egiten duten eragile zein hezkuntza komunitateko kide guztiei dei egiten diegu gurekin batera parte hartzeko. pic.twitter.com/vLvqoNi3We
— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) December 27, 2022