Herriz herriko eskaintza zabala proposatzen du 22. edizioko Korrika Kulturalak

22. edizioko Korrika Kulturala aurkeztu dute gaur AEKko arduradunek hainbat artistaz lagunduta. Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren “Hautsi da Anphora” ikuskizuna (Loraldia Festibalarekin elkarlanean eskainia); baita “eRRe” eta “Antigone” antzezlanak ere. Berrikuntzen artean, nabarmentzekoena Kulturalaren “Menua”-n datza; hau da, herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa.