Herritarren deia euskarari bide eman eta euskaraz bizi ahal izateko

Ekainaren 4an Kontseiluak antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute zenbait bizilagunek ere.

2016-ko apirilak 26

Euskarari bide eman, euskaraz bizi nahi dugu goiburuarekin manifestazioa izanen da Iruñean ekainaren 4an. Kontseiluak dei egin die herritarrei parte hartu dezaten eta herritarrak ere bat egin dute dei horrekin. Nafarroak Gobernuari euskararen normalizaziorako pauso gehiago eskatzeko asmoz antolatu dute protesta. Ekainaren 4an, 17:00etan aterako da manifestazioa Golem zinema aretoetatik.

Gehiago