“Herrietatik Europa berria eraikitzen” jardunaldiak antolatu ditu Askapenak datorren asterako Iruñean

Azaroaren 15 eta 16an izanen dira jardunaldiak Katakrak liburudendan. EH Bildu, Podemos eta CUP alderdietako ordezkariak izanen dira, baita ere ezkerreko hainbat pentsalariak, beste batzuen artean.

2019-ko azaroak 5

“Herrietatik Europa berria eraikitzen” jardunaldien helburua teorietatik praktika eraginkorrera salto egitea da, “ezkerretik iparra aurkitu eta bidea egiten hasi behar dugula” uste baitu Askapenak. Horregatik, eztabaidari ekin eta hainbat galderei erantzuna topatzeko espazio bat eskeini nahi dute. Hala nola, nola egin aurre Europar Batasunaren eta Troikaren ofentsiba neoliberalari, eskuin muturraren gorakadaren aurrean nola eraiki langile klasearen kontzientzia kolektiboa, zeintzuk izan behar dira Europako herri eta langileen artean aktibatzen diren borroka frenteak…

Galdera horiei eta beste askori erantzunak eman edo eztabaidak mahi gainean jartzeko “luxuzko gonbidatuak” izanen dira azaroaren 15 eta 16an Katakraken. EH Bildu, Podemos eta CUP alderdi politikoetatik hasi eta herri mugimenduko eragile ezberdinetaraino, Europa, Latinoamerika, Afrika edota Kurdistango kideak ere etorriko dira, ikuspegi ezberdinak uztartu eta EBri alternatiba erreal eta integral bat planteatzean hasteko bideorria marrazten hastera, Askapenaren hitzetan.  Marco Santopadre (Italia), Nines Maestro (Gaztela), Noi Restiamo (Italia), Pastora Filigrana (Andaluzia), Trabajadoras no domesticadas (EH), Ainhoa Etxaide (EH), Isabel Vallet (Països Catalans) eta Bruno Carvalho (Portugal) ezkerreko pentsalari eta aktibistek hartuko dute parte jardunaldietan.

Jardunaldien egitaraua, edukiak eta hizlari guztien berri ematen duen webguneak zabaldu egin dute ere: http://jardunaldiak.askapena.eus/. Bertan parte hartzeko izena emateko aukera dago.

Gehiago