Herri Sanferminak: “Udalak nahi ditu Herri Sanferminak Runara bidali berriro”

Paula Garcia Herri Sanferminak plataformako kideak Euskalerria Irratian adierazi duenez Udalarekin negoziatzen ari direla egun hauetan, baina aurreratu du Navarra Sumako gobernu taldearen asmoa da Herri Sanferminak berriro Runa Parkera bidaltzea, O plaza eta Errekoletak plazan jai gunea hainbat urtetan izan ondoren. Garciak aipatu du O Plaza jai gunea mantentzea dela helburua.