«Herri beraren parte garela» oihukatzeko Izpegiko bestak ospatuko dira asteburu honetan
«Haien buruaren jabe izan nahi duten herrien alde eta gure herriaren memoria eskribitzeko» bilduko dira irailaren 19an eta 20an baigorriarrak eta baztandarrak Izpegiko besten hirugarren edizioan.
Hirugarren urtez, mugak gainditzeko eta «inposaketari aurre egiteko ekintza sinboliko gisa» bi aldetatik maldak igan eta Izpegin bilduko dira irailaren 19an eta 20an baigorriarrak eta baztandarrak. Hola, Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean eta egun hauetako helburuei jarraiki, egitarau ederra prestatu dute bestetako bi egunak disfrutatzeko. Hitzaldiak, mahai inguruak, otordu herrikoiak, kontzertuak, mendi martxak… antolatu dituzte.
Hala ere, ospakizun egun bakan hauek eta hauen oinarriek, ondotik urtean zehar memorietan iraun dezatela aldarrikatu dute: «Ospakizunetik haratagoko pausuak funtsezkoak dira ideiak errealitate bilakatu nahi baditugu, egun bateko ospakizunean gelditu ez eta egunerokotasunean praktikan paratuko ditugunak aktibatzeko». Eta horren haritik «nahi den herria lortzeko erantzukizuna eta lana ezinbertzekoak» direla oroitarazi dute.
«Ospakizunetik haratagoko pausuak funtsezkoak dira ideiak errealitate bilakatu nahi baditugu, egun bateko ospakizunean gelditu ez eta egunerokotasunean praktikan paratuko ditugunak aktibatzeko»
Bertzalde, «iraganaren kontakizunak oraina begiratzeko modua baldintzatzen duenez», memoria ariketa egitearen garrantzia nabarmendu dute: «Ez dugu atzendu behar aitzina egiteaz mintzatzen direnean parametro jakin batzuen bidez egiten dutela; Espania eta Frantziaren bidez, espainolaren eta frantsesaren bidez. Boteredunek zapalduei bizkar eginez eta guztiz baztertuz». Hortaz, aste honetan Izpegiko lepoan, Euskal Herriak historia propioa baduela gogorarazi dute eta historia hori kontatzeko ardurari so eginen diotela ziurtatu dute.
Bide beretik, Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa eta Aroztegiko zazpi auziperatuak jasaten ari diren «bidegabekeria» salatu dituzte: «Zabal dezagun lau haizetara hemen gertatu dena eta gertatzen ari dena. Gogorki salatu eta oihukatu ditzagun herri libreak zapaltzen eta suntsitzen dituztenak».
EGITARAUA
2024/09/19 ORTZIRALA
19:30tan, BEREKO BENTAN Iparretarrak: memoria kolektiboa eraikitzeko lorratzak mahai ingurua, IK-ko kide ohiekin baita bertze militante batzuekin ere.
12:00 ZINTZUR BUSTITZEA BAIGORRIKO ETA ERRATZUKO GAITEROEKIN
13:30 EKITALDI NAGUSIA
14:00 BAZKARI HERRIKOI ALAITUA INEN DA ZEIT TXARANGAREKIN. Txartelak salgai Basaizeako webgunean (basaizea.com), Baigorriko Oronoz saltegian eta Erratzuko Zubi Punta ostatuan.
Esperientzia onena eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei emandako baimenak webgune honetan arakatzeko portaera edo ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu zehatz bat erabiltzeko edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez igortzeko xede bakarrarekin.
Lehentasunak
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak eskatzen ez dituen lehentasunak gordetzeko.
Estadistikak
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.Biltegiratzea edo sarbide teknikoa, helburu estatistiko anonimoetarako soilik erabiltzen dena. Baldintzarik gabe, zure Interneteko zerbitzu-hornitzaileak borondatez betetzea edo hirugarren baten erregistro gehigarriak, helburu horretarako soilik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili zu identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea bidaltzeko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune batean edo hainbat webgunetan antzeko marketin-helburuetarako.