Hemen da Gazte Puntxa: gazte mugimenduaren saio berria AHOTSAn

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izanen da Euskal Herrian, eta guk, gazteok, lehen lerroan bizi izan dugun gaitza izan da. Torturak utzitako arrastoak ez ditu denborak eramanen, baina guztion artean ahalko dugu jazarperpenak utzitako orban handi hori sendatu. Horregatik, gaurkoan, "Gazte borroka eta tortura" mahaingurura gerturatu gara, elkar entzun, hausnartu eta konpartitzeko.