Haur Eskoletan euskarazko plazarik ez dagoela salatu eta manifestazio batera deitu dute abenduaren 11rako

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde politikoei akordio bat eskatu diete, eta PP eta UPN alderdiei Iruñeko auzo guztietan Haur Eskolak euskaraz egoteko trabarik ez jartzeko eskatu diete. Horregatik, Iruñeko Euskalgintzak (AEK, AET, IKA, Sortzen, EHE, LAB, ELA eta STEILAS) manifestazioa deitu du abenduaren 11rako, 17:30ean, Nafarroako Parlamentutik abiatuta.