Haur eskoletako langileak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuarekin zentroak datorren astean irekiko direla iragarri eta gero
Nafarroako 0-3 Plataformak bere haserrea erakutsi du Nafarroako Hezkuntza Departamenduak datorren astean haur eskolak irekiko direla iragarri eta gero. Hezkuntza ziklo honek jasaten duen "tratu txar sistematikoa" salatu dute, eta pandemian izandako kudeaketak "segurtasun falta" erakusten duela arbuiatu dute. Beharrezkoa jotzen dute Hezkuntza Departamenduarekin zuzeneko elkarrizketa izatea eta lantalde bat osatzea gaiari ongi heltzeko.
2020-ko ekainak 18
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak argitaratu duen komunikatuari erreferentzia eginez, Nafarroako 0-3 Plataformak uste du Udal Haur Eskolak alarma egoera amaitzean ireki behar direla. Izan ere, haur guztiek dute hezkuntza publikoa izateko eskubidea, eta, 0-3 komunitatearen funtsezko zerbitzu publikoak dira.
Plataformak kritikatzen du ziklo honen lidergo eta antolaketa falta alarma-egoera osoan zehar. Hezkuntza Sailak ez du zuzenean kudeatzen, eta hori dela eta, nahasmendu handia dago, eta horren ondorioz larrialdi egoeran udalek azpikontratatutako enpresen langileak ERTE egoeran egon dira, eta autonomoek Nafarroako Gobernuko laguntzak eskatzera jo behar izan dute.
Egoera ezegonkor eta nahasgarri horiek ikusirik, maiatzaren 12an, 0-3 Plataformak Hezkuntza Kontseilariari eskolarako itzulera antolatzeko eskatu zion, eta horretarako diziplina anitzeko talde batean parte hartzeko bere burua eskaini zuen. Talde hori aurrera eramana izan balitz, haurren garapen prozesuak dituen zailtasunak ulertuz, ikuspegi pedagogikodun osasun-neurriak aplikatuko ziratekeen.
Plataformaren lankidetza eskaintza horri ez zaio jaramonik egin, eta, orain, berandu, eta gaizki hezkuntza-komunitatearekin kontatu gabe, Nafarroako Gobernuak haur- eskolen irekiera iragarri du. Egungo egoerarako, ordea, argitaratutako gomendioak ez dira nahikoak; eta horregatik plataformak normaltasun berrirako protokolo egokiagoa egin du. Bertan, besteak beste, ratioa jaistea eskatzen da; izan ere, osasunaren eta pedagogiaren ikuspegitik, haurrak ikasgelan masifikatzeak espazio handiagoa izatea eragotzi egiten du distantziak zaintzeko eta haurren higieneari erantzuteko.
Berriro diogu haserre gaudela ziklo honek jasaten duen tratu txar sistematikoarekin eta Hezkuntza Sailak ziklo hau kudeatzerakoan transmititzen duen segurtasun faltarekin. Eta horregatik, aditzera ematen dugu haur-zikloa bertan behera utzi dela osasun- alarma egoeran, eta azpimarratzen dugu beharrezkoa dela Hezkuntza Sailarekin zuzeneko elkarrizketa izatea eta lantalde bat osatzea.
Hori guztiagatik, 0-3 Plataformak Lehen Zikloaren kudeaketa publiko bateratuaren alde borrokatzen jarraituko du, orain inoiz baino gehiago; ez da onargarria, gaur egun hori kudeatzen duten administrazioen koordinazio eza, eta Gobernuak ziklo hau hezkuntzaren zatitzat ez onartzea.