“Hau izango da ikur berria, hemendik aurrera Euskal Herriko balkoi guztietan egongo dena”
Euskal presoen eskubideen aldeko ikur berria aurkeztu zuten urtarrileko manifestazio nazionala baino egun batzuk lehenago, "Etxera" hitza eta bi gezi irudi berria eta adierazgarria. Banderola berria Euskal Herriko leku guztietara zabaltzeko asmotan hainbat ekimen egiten ari dira, eta horien artean Etxerat elkarteak eta Sarek ekoiztu duten spot-a.
2023-ko urtarrilak 23
Ikus-entzunezko honetan parte hartu dute Elias eta Mikel Minerrek, Jon Alzagak eta Jon Altunak, duela 30 urte ikur zaharra sortu zuen lantaldeko kideak alegia; Fermina Villanueva, Etxerat elkarteko presidenteak, bere hitzetan ikur berri hau balkoi guztietan egon beharreko irudia; Maider Galardi kazetariak; Laura Re Lozano streammerrak eta Axi Muniain surflariak, hainbat pertsona deseberdinen batera banderola berriaren aurkezpen publikoan parte hartu zutenak.