Harrotasunez hartu ditu Iruñeko kaleak LGTBI+ komunitateak euren eskubideen defentsan

Ehunka lagunek hartu dute parte gaur Iruñean E28 Plataformak antolatu duen manifestazioan. "Normaltasuna hautsi, transbollomarikak borrokan" lelopean, Nafarroako hiriburuaren erdiko kaleak zeharkatu ditu martxak. Mezua argia izan da: normaltasun berrian LGTBI+ komunitatearen eskubideen aldeko borrokarekin jarraitu behar da.