Hamaika Gara | Dupla & Itziar Ituño

Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masibo bat da Hamaika Gara egitasmoa. Gure Esku eta alor anitzetako beste 23 eragile dira sustatzaile eta elkarlanerako atea zabal-zabalik dute bidea egin nahi duen ororentzat. Sinadura bilketa masibo baten bidez, ikusarazi nahi dute herritarren gehiengoa erreferendumak legeztatzearen aldekoa dela, eta gehiengo hori burujabetzarako prozesuan inplikatu nahi dute.