Hainbat sindikatuk hezkuntza publikoaren kalitatea eta lan baldintzak hobetzea eskatu dute
Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek Nafarroako talde parlamentarioekin negoziazio prozesuan daude Hezkuntza publikoa eraldatzeko eta hobetzeko. Negoziazio prozesuaren erdian, haien aldarrikapenak bete daitezela eskatu diete
2023-ko ekainak 23
Hezkuntzako langileak hainbat hilabete daramatzate greban. Hilabete hauetan zehar elkarrizketarako eta negoziaziorako deitu dituzte Nafarroako talde parlamentarioak. Orain gobernu osaketarekin batera, hezkuntzako langileek hezkuntza publikoa eraldatzeko eta hobetzeko garaia dela adierazi dute. Hilabete hauetan zehar talde parlamentarioei bilerak eskatu dizkiete eta dagoeneko batzuk egin direla, negoziazio prozesu batean hasi dira. Gauzak horrela, sindikatuek haien aldarrikapenak bermatzeko eskatu diete. Elkarrizketarako prest eta negoziazio prozesuan egon arren, bitartean aurrerapausoak ematen ez badira, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.