Guztion eskubideak oinarri hartuko dituen Iruñea aldarrikatu dute
Ehunka lagun kalera atera dira 2010eko txupinazoko sententzia bidegabea salatzeko "Basta ya de condenas, guztion Iruñea askatasunean" lelopean. Gazte zigortuek ikurrinaren kontrako gurutzada "UPNren miseriak estaltzeko" estrategia dela salatu dute, eta askatasun demokratikoen defentsan lan egiteko konpromisoa berretsi dute.
2014-ko martxoak 15
“UPNk ikurrina eta gure epaiketa bere miseriak estaltzeko erabiltzen ditu” Hala adierazi du Iruñea Askatasunez mugimenduko kide Aitro Solak, eta horren adierazle jo ditu prozesu judizialak aurreratu izana eta 2013ko txupinazoko ekimena kriminalizatu izana.
Santamariaren inputazioaren harira, hura zein alkatea berak beren karguak utzi beharko luketela adierazi dute, eta “praktika mafiosoengatik” inputatuta dagoen udaltzain buruaren hitzek zer sinesgarritasun duen galdetu dute.
Iruñean aldaketa sakona
Azkenik, Iruñeak “aldaketa sakona” behar duela azpimarratu dute, “hiritarron eskubideak errespetatzen dituen hiri eredua eta hiritarrok egiazko protagonistak garen eredua” helburu. Norabid ehorretan, hiritar guztien eskubideak oinarri izango duen hiri ereduaren aldeko konpromisoa berretsi dute.