Gure iraganeko ispiluari begira: Gamazada!
2014-ko apirilak 8
Noizbait, beste baten ahotan entzun dut momentu horretan sentitzen ari nuena, eta zirrara ederra sentitu dut nire barrenetan. Batzuetan horrela gertatzen da; zeozer ari zarela sentitzen,bizitzen, baina ez diozu hitzak jartzen, ezin duzu azaldu. Eta bapatean, irratian ala kaleko elkarrizketa batean, zure sentipen horri beste norbaitek hitzak jartzen dizkio. "Hori da!" pentsatzen duzu, eta holako arintze bat zabaltzen da zure arimaren zirrikitu guztietatik.
Ba hori da sentitu nuena "Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista" liburua prestatzen ari genuenean, gertatu zitzaidana. Ahotsa.info argitaratu nuen aurreko iritzi artikuloan, Nafarroan pairatzen dugun egoerari "paranoiko" adjetiboarekin definitu nuen, azkar eta hitz gutxietan. Ba ez, ez da batere paranoikoa, gaur dela 120 urte bizi zuten errealitatearekin, uste dugun baina paralelismo handiago du eta.
Karlistadetatik Gamazadaraino. Prozesu guzti horietan, Madrilgo erantzuna argia izan da: "Herri konkistatu bat zarete; orduan, konkistatzailearen neurriak onartzera kondenatuak zaudete". Madrilek ere, "zatikatzen badituzu, garaipena ziurra" esaldia, oso presente zeukan. Gipuzkoako, Arabako, eta Bizkaiko diputatuei bestelako hitzarmen ekonomiko bat eskeinita, eta hauek onartua, Foruen aldeko defentsan Nafarroako diputatuak bakartasunean gelditu ziren.
Elementu askotan ikus daiteke paralelismo hura. Artikulo honetan horietako batzuetan zentratuko naiz; hauek eta besteak modu sakonagoan ezagutzeko, arestian aipatu dudan liburu hori irakurtzea aholkatzen dizuet. Alde batetik, Madrildik eragiten zuten presioa izugarria. Bai Foruen eta autonomiaren murrizketetan, bai Nafarroako Herriak aurrera eramandako protestak estali nahian. 1512ko konkistatik, etengabeko prozesua izan da: Gaztelako erregeak Nafarroako Foruak errespetatzeari zin egin omen zuten, baina Foru edota berezko Konstituzioa honen aurkako etengabeko erasoaldia besterik ez da etorri Madrildik. Nafartarrek ez dute jokaera hori inoiz begi onez ikusi; horregatik, modu ezberdinetan azaleratu dute bere haserraldia: Karlistadetatik Gamazadaraino. Prozesu guzti horietan, Madrilgo erantzuna argia izan da: "Herri konkistatu bat zarete; orduan, konkistatzailearen neurriak onartzera kondenatuak zaudete". Madrilek ere, "zatikatzen badituzu, garaipena ziurra" esaldia, oso presente zeukan. Gipuzkoako, Arabako, eta Bizkaiko diputatuei bestelako hitzarmen ekonomiko bat eskeinita, eta hauek onartua, Foruen aldeko defentsan Nafarroako diputatuak bakartasunean gelditu ziren (Kataluinako ordezkarien babesarekin).
Bestetik, Nafarroako Diputazioak, Gamazada garaietan jokatutako papera daukagu, "lapikoaren estalkia", alegia. Herrietatik bultzatutako mobilizazioek, sinadura bilketak, mozioen onarpenak, eta abarrek Diputazioaren jokabidea baldintzatu zuen, bai. Baina, Nafarroako herritarren eskubide eta askatasunen alde egin beharrean, gure herrialdeko eliteen interesen alde egin zuen. Madrilek eskeintzen zuen apurraren bila txakur goseti gisa mugitu ziren. 1893ko ekainaren 4an Iruñean ospatu zen mobilizazio erraldoiaren bezperan, Diputazioa, mobilizazio horren arrakastari oztopoak jartzen saiatu izana gogoratu dezakegu; edota Nafartarren askatasunen alde eraikitako Foruen aldeko Monumentua inauguratu gabe utzi izana.
Azkenik, herri mobilizazioak izan zuen garrantzia gogoratu behar dugu. Gaur bezala, herrietatik zabaldu zen Gamazoren Legearen kontrako aldarria. Herria baturik Foruen defentsan, askatasunen defentsan: "Ados! 1512ko hitzarmena betetzeko batere asmorik ez duzuenez, 1512ko aurretiko egoerara bueltatzeko determinazioa hartuko dugu."
Espainako zentralismoaren goseak jan zituen Foru-lurraldeen berezko Legeak. Eta "transizioan", Hobekuntza delako baten bidez, eta Hitzarmen Ekonomiko batean, giltzaperatu gintuzten. Etengabe entzuten ditugu bai Nafarroako agintariak, bai Madrilgoak, Nafarroako Foraltasuna eta Espainartasuna goraipatzen. Baina, bukatzeko, Nafarroako Erresumak pairatutako konkista prozesuek ekarritako ondorio zuzen baten aurrean gaudela argi utzi nahi dugu. Konkistarekin mantendu ziren Foruak, berezkoak izateari utzi zuten; horregatik, Foraltasunak eta Espainartasunak ez dute zerikusirik. Gure Foruak, gure askatasuna baitzen, gure burujabetza. Eta hemen gaituzue, gaurko zein gaur dela 120 urteko euskaldunok, gure arbasoen illezkorren oroipenean, gure legea gorde nahi dugula erakusten.