Guardia Zibilen presentzia “itogarria” salatu dute Lizarran

2016 urtean jasotako datuen arabera, Lizarran okupazio poliziala mantentzen da kopuru berdinetan edo inkluso okerrera egin du, Pikutara mugimenduak adierazi duenez.

2017-ko urtarrilak 4

Adibide bezala urria, azaroa eta abenduko datuak jakitera eman dituzte: Lizarrako 5 sarrera ezberdinetan Guardia Zibilek 143 errepide kontrol jarri dituzte, eta hori beste gorpu polizialen kontrolak zenbatu gabe. Hauetatik 24 “antiterrorista” delakoak zirela gehitu dute.

Guardia Zibilen presentzia Lizarran “jasanezina” dela eta honen urrean euren “kezka” azaldu nahi izan du Pikutara Mugimenduak. Hauen arabera “intentsitate eta maiztasun” aldetik “justifikatu gabeko”
kontrolak dira “giro itogarria sortuz”.
“Datu hauek herri okupatu batean eta salbuezpen egoeran bizi garela adierazten digute. Horregatik
guk, aurrera pausuak emango ditugu gure helburua errealitate bihurtu eta Euskal Herritik Indar Okupatzaileak Pikutara bidali arte”, adierazi dute.

Gehiago