Guardia Zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia ekimenari Altsasun emandako prentsaurreko batengatik
Mozal Legea aplikatu diote Aldatu Gidoia ekimeneko bozeramaile bati.
2024-ko ekainak 29
Argazkia: Xaloa Telebista
Guardia Zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia ekimenari, apirilaren 25ean egindako prentsaurreko batengatik. Egun hartan, Aldatu Gidoiak agerraldia egin zuen Altsasun, manifestazio baterako deia egiteko, euskaran ardaztutako politikak eskatzeko. Bada, berriki, agerraldi hartan parte hartu zuen kide bati isuna bidali dio, “Mozal Legea” aplikatuz. Guardia Zibilak berak adierazi duenez, Twitterreko txioetan arakatzen ibili dira, eta argazkian 22 lagun zeudela zenbatu dutenez (20 lagun arteko elkarretaratzeetarako ez da baimenik eskatu behar), isuna jarri diote.
Aldatu Gidoia ekimenak egoera hau salatu du eta Mozal Legearen aurka egin du. “Herritarrek politikan parte hartzea eragozteko legea da “Mozal Legea”, eta jarritako isuna salatzen dugu. Euskaran ardaztutako politikak aldarrikatzen segituko dugu”.