Guardia Zibilak armak erabiliz euskal presoen senideak geldiarazi dituela salatu du Etxeratek

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak joan den larunbatean Guardia Zibilak izandako portaera salatu du asteazkenean prentsaren aurrean egindako agerraldi baten bidez.

2016-ko irailak 15

Etxeratek salatu duenez, larunbatean, goizeko lauetan, Guardia Zibilaren bi kotxe kamuflatuk armak leihatilatik aterata Kordobara bidean zihoan senideen furgoneta bat geldiarazi zuen.

Ibilgailuko ateak ireki, gidariari pistola buruan jarri, kanpora atera eta lurrean etzatera derrigortu zuten eta “operatibo antiterrorista” zela oihukatu zieten geldiarazitako pertsonei. “Une oso gogorrak” izan zirela azaldu dute.

Handik denbora batera, agenteek “akats bat izan zela” esan zieten geldiarazi zituzten pertsonei eta erretiratu egin ziren furgoneta ia erregistratu gabe, Etxeraten arabera. Akatsa izan ote den zalantzan jarri du ordea presoen senideak biltzen dituen elkarteak.

Gehiago