Guardia Civilaren elkarte batek Altsasuko Ospa Eguna debekatzea eskatu dio Audiencia Nacionalari

Antolatzaileei terrorismoa "goratzea" leporatzen die Guardia Civilaren Ofizialen Batasunak. Audientzia Nazionalean salaketa aurkeztu du eta ekitaldia debekatzea eskatu du.

2020-ko uztailak 23

UnionGC Guardia Zibilen elkarteak Ospa egunaren kontrako salaketa jarri du Espainiako Audientzia Nazionalean, eta abuztuaren 29an Altsasun ospatuko den ekitaldia debekatzea eskatu du: “Guardia Civila eta haren familiak kanporatzea eskatzeagatik”. Terrorismoa “goratzea” eta gorroto “delituak egitera bultzatzen” dituzten mezuak eta aldarrikapenak zabaltzen dituztela esan du guardia zibilen elkarteak.

Ez da lehenengo aldia Ospa mugimendua ikertzen dutela, izan ere, 2019an Ospa Eguna terrorismoaren apologia delituagatik ikertu zuen Audientzia Nazionalak. Gorroto delitua izan zitekeela esan eta Nafarroako epaitegien esku utzi zuen auzia.

Ospa! mugimenduak zabaldutako mezuaren arabera, garilaren 29an, asteazkena, 19:00etan, Ospa Eguna aurkezteko prentsaurrekoa eginen dute, Altsasuko Foru plazan.

Buroerrepresioa
Ikerketa hori salatzeagatik, hain zuzen, bi lagunek isunak jaso dituztela salatu du Ospa mugimenduak.

Gehiago