Greban dauden AFEDE dendako langileen mezua: “AFEDE, zu zara gabonetako Grinch!”
Antsoaingo AFEDE jostailu dendako langileek Mariah Carey bertsionatu dute greban hilabete betetzerakoan. Dendako langile guztiak Legezko Gutxieneko Soldata kobratzen dute eta urtean 1.900 ordu baino gehiago lan egiten dute diru asko irabazten duen enpresa batean, izan ere, denda gehiago irekitzen ari da.
2024-ko abenduak 27
AFEDE Antsoaingo jostailu denda bat da, eta 3 langile ditu guztira, dendako lan guztiaz arduratzen direnak. Dituzten lan baldintzak legezko gutxienekoak dira: lanbide arteko gutxieneko soldata kobratzen dute, urtean 1.900 ordu baino gehiago lan egiten dute, eta ez dute lan egutegirik, besteak beste.
Azaroaren 25etik greban daude lan baldintzak hobetzeko. %15eko soldata igoera, lanaldia murriztea, lanbide kategoriak erregularizatzea eta lan egutegia izatea eskatzen dute.
“Negozio errentagarria da, 300.000 eurotik gorako fakturazioa du Antsoaingo dendan bakarrik”, dio ELA sindikatuak. AFEDEk beste denda bat ireki du Usurbilgo Urbil merkataritza gunean greba hasi baino 2 egun lehenago, eta Antsoaingo dendako material asko bertara eraman dute. Hala eta guztiz ere, AFEDE negoziazioaren aurkako jarrera izaten ari dela dio sindikatuak. “Benetako proposamenekin eseri beharrean, langileak beldurtzen saiatuz eta errespeturik gabe” jokatu duela ere salatu du ELAk.
Egoera honen aurrean, 3 emakumeek Mariah Careyren Gabonetako abesti ospetsua bertsionatu dute egoera salatzeko eta lan baldintzak hobetzeko akordio batera iritsi ahal izateko.
“Lan gatazka honek ikuspegi feminista ere badauka. Zerbitzuen sektoreko enpresa bateko gatazka da, dendako plantilla osoa baldintza guztiz prekarioak dituzten emakumeek osatzen dute, eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan ari dira”, azpimarratu du ELAk.