Goardia Zibilaren jazarpena salatu dute Gares herrian

Azken hilabeteetan zehar Goardia Zibilaren presentzia zonaldean etengabea eta oso agerikoa izan da. Herenegun, kontrolak jarri zituzten berriz ere. Herritarrek pankartak jarri dituzte egoera hau salatzeko.

2014-ko apirilak 11

Azarotik hona bitarte gutxienez 14 kontrol antiterrorista izan dira zonaldean eta horrek egoneza eta harridura sortu du zonaldeko jendearengan mota horretako kontrolak ez zirelako ohikoak Garesen eta inguruetan. Sortu Gares taldeak urtarrilan ohar bat kaleratu zuen egoera hau salatzeko eta Euskal Herriko desmilitarizazioa eta polizi eredu berria eskatzeko. 

Azken asteetan egoera ez da hobetu eta bere horretan dirau, Garesko herritarrek salatu dutenez. Gainera, otsailaren 10ean arratsaldean zehar gertakari bitxia gertatu zen Garesen. Goardia Zibilaren hiru patrol eta bi kotxe, denak batera bata bestearen atzetik, herrian zehar ibili ziren bueltaka: errepidetik, Kale nagusia jeitsi, Harresi Zaharretik…

Kontrol antiterroristak ohikoak bihurtu dira. Tunelen irteeran, Utergako errotondan, Obanoseko errotondan, Garesen "Puente Centro" sarreran, Barriomonjasen,  Eunea lantegiko errotondan, "Puente centro" autobiako sarreran… kontrolak ohikoak dira ere Garesko Goardia Zibilaren  kasarnaren ondoan, eta azken ostiral hauetan Garesko gasolindegian kontrola jartzea ere ohikoa bilakatu da.

Gehiago