Global Sumud Flotillaren aldeko mobilizazioa
Gizarte zibila estatuak ausartzen ez direna egiten ari dela salatu dute gaurkoan, horregatik Global Sumud Flotillaren alde mobilizazioa egin da Nafarroako Jauregiaren aurrean. 'Palestinak ezin du gehiago itxaron' lelopean, blokeoa amaitzeko eta berehala genozidioa gelditzeko aldarrikatu dute.
2025-ko irailak 18
2004ko irailaren 18an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen bat onartu zuen, Israeli 12 hilabeteko epean okupatutako lurralde palestinarretan zegoen presentziari amaiera emateko eta genozidioaren kasuan Nazioarteko Justizia Gorteak emandako neurriei berehala men egiteko eskatuz.
“Ohituta bagaude ere, sionismoak ez du oraindik bere sarraski-proiektua zalantzan jartzen duen ebazpenik onartzen”, gogoratu du Palestinaren aldeko mugimenduak.
Hori dela eta, gaur Ekintza Jardunaldi Mundiala egin da Euskal Herrian eta nazioartean, Palestinako GKEen Sareak bultzatuta. Global Sumud Flotilla, blokeoa hausteko eta itsas korridore humanitario bat irekitzeko Gazara bidean doala ere gogoratu dute, eta Israelgo estatuak erasotzen badu hurrengo egunean mobilizazioak deituko direla aurreratu dute.
Ikasle Abertzaleak Palestinarekiko elkartasuna Hego Euskal Herriko unibertsitatetara eraman du
Gaur eguerdian, Hego Euskal Herriko campusetan mobilizazioak egin ditu Ikasle Abertzaleak “Israel suntsitu, palestinar erresistentzia aurrera!” lemapean.

