GKSk bi egunetara mugatuko du Topagunea, eta datozen egunetan egitarauaren zehetasunak emanen ditu

Atarrabia eta Burlatako Udalekin izandako gora beheren ostean, GKSk eta IAk Gazte Topagune Sozialista urriaren 13an eta 14an egitea erabaki dute. EH Bildu eta Sorturi egotzi diote "beto politikoa" ekimena oztopatzeko, eta Atarrabian aurreikusita zeuden hainbat ekimen ezin izanen direla egin aitortu dute. Burlatan, aldiz, bai, EH Bilduk gobernatzen duen udalaren baimena eskuratu baitzuten jarduera batzuk egin ahal izateko. Datozen egunetan egitarauaren inguruko zehetasunak emanen dituzte.