Gizonen parte-hartzea Greba Feminista Orokorran

Azaroaren 30ean, zaintza eskubide kolektiboaren alde Greba Feminista Orokorra izango da Hego Euskal Herrian. Eta... Nork hartuko du parte? Hitzak esaten duen bezala, greba orokorra izanik gizonak ere bai deituta daude. Beraz, gizona baldin bazara eta zure papera zein den ez baduzu argi… hona hemen greba honetan gizonaren eginkizuna ulertzeko gakoak.