“Gertatu zena objektiboki azaleratu nahi dugu, testigantza askorekin gizarteratu”
32 urte bete dira Pasaiako segada gertatu zenetik. Francoren heriotzaz geroztik, poliziak egin duen estatu krimenik odoltsuena izan zen Pasaiakoa. Lehen tiroketan, Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, ondroren, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu eta fusilatu zituzten toki berean. Hori guztia kontatzeko Pasaiako segadaren nondik norakoak bilduko dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioak taldeko kideak.
2016-ko maiatzak 16
Asteburu honetan Txantrea bisitatu dute, eta bertan Pelu eta Txapas Txantreako CCAAko militanteen senideekin elkartu dira.
Pasaiako segada 1984ko martxoaren 22an Espainiako segurtasun indarrek Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistak izenekoen bost ekintzaileren aurka eginiko segada izan zen. Pasai Donibaneko Santa Isabel gazteluaren parean jazo zen.
Txalupa pneumatiko batean Ipar Euskal Herritik
zetozen ekintzaileak lehorreratzen ari zirela, inguruan ezkututako
poliziek tiro egin zieten; horren ondorioz, Txantreako Rafael Delas eta Jose Mari
Izura, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart Azpeitiko CCAAko militanteak hil eta Joseba Merino
atxiloturik suertatu zen. Rosa Jimeno amu moduan erabili zuten, baita
atxilotu ere.
Testigantzen arabera, aurrez erabakitako hilketa izan zen
eta lau hildakoetatik bi bertan berehala exekutatuak izan ziren,
hasierako tiroketatik bizirik atera ondoren. Hilketak estatuko
aparatuetatik prestatutako mendekutzat jo zituzten sektore ezkertiar eta abertzaleek; izan ere, GAL erakunde parapolizial sortu berria antolatu izana leporatuta, Komando Autonomoek Enrique Casas PSOE alderdiko senataria hilabete lehenago hil baitzuten.
Oinatzak Produkzioak taldekoek gertakari hauek gogora ekarri nahi dituzte, izan ere, inoiz ez da inor epaitu, eta hildakoen senide eta lagunek egi guztia, justizia eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dute.