“Gerrarik ez! Bakea herrientzat” lelopean elkarretaratzea gaur Iruñean, alderdi politiko eta sindikatuen eskutik

Gaur ostirala, 19: 00etan, Iruñeko Udaletxe Plazan egingo da elkarretaratzea, "bakearen aldeko babesa adierazteko". EH Bildu, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Izquierda Unida, Batzarre eta Alderdi Komunista dira deitzaileak, eta LAB, CCOO, CGT, Solidari eta Steilas dira orain arte bat egin duten sindikatuak.

2022-ko martxoak 4

Errusiak Ukrainari egindako eraso militarrak mobilizazio, kontzentrazio eta ekintza solidario ugari eragin ditu, herritarrengandik eta hainbat kolektibotatik sortuak, gerra gaitzesteko eta Ukrainako herriarekiko elkartasuna helarazteko. Ildo horretan kokatzen dute deialdi hau, eta agerian utzi nahi dute “Errusiaren eraso militarra gogor salatzen” dutela, “berehala bertan behera uzteko eta tropak erretiratzeko eskatu” nahi dute. Ezinbestekotzat jotzen dute “diplomaziako eta bakearen aldeko lana ez uztea. Eskalada horren ondorioak herritarrek jasango dituzte: Ukrainak, Errusiak eta Europar Batasunak” seinalatu dute.

“Bide baketsuak eta diplomatikoak bidea dira” eta “asilo-eskaerak onartzeko betebeharra gogorarazten dugu, Espainiako asilo-legearen 38. artikuluaren arabera.”, azpimarratzen dute.

Ezinbestekotzat jotzen dute Errusiak Ukrainari egindako erasoaren aurka mobilizatzen jarraitzea; izan ere, herritarrek gerraren aurka egindako mobilizazioek Gobernuari gogorarazten diote Europar Batasunaren barruan eta Nazio Batuen menpean lan egiteko betebeharra dutela, gerraren amaieraren eta bakeari eustearen alde. Era berean, Errusiako eta Ukrainako gobernuen arteko elkarrizketa bultzatzera animatu dituzte eragile guztiak, eraso militarra amaitzeko eta konponbide iraunkorrak bilatzeko.

Azkenik, herritarren mobilizazioaren garrantzia azpimarratu dute, eta bakea eskatzen jarraitzeko deia egin dute, bai ostiral honetako 19:00etan Iruñeko Udaletxe Plazan egingo den deialdian, bai ukrainar herriari elkartasuna adierazten dion eta herritarren sufrimendua minimizatzen duten irtenbide baketsuen alde lanean jarraitzeko eskatzen dien beste edozein mobilizaziotan.

Gehiago