Gerra eta militarismoaren aurkako bizi martxa Iruñean

Iruñeko erdialdetik egin dute Errusia eta Ukraniaren arteko gerraren aurkako bizikleta martxa. Antimilitaristek NATOren kontrako oihuak bota dituzte eta militarismoa gaitzetsi dute. Armagintza industriak gerra honetan dituen interesak salatzeaz gain, errefuxiatuei eta desertoreei harrera berdina ematea eskatu dute. Txirrindulariek Aizoaingo kasernaren ondoan amaitu dute martxa. Bertan Guardia Zibilak manifestariak xaxatu zituen, eta martxaren Dja isundu zuen mugikorra erabiltzeagatik.