“Gerra eta faxismoaren aurrean, langile gazteak lehen lerroan”

GKSk datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, Bilbon eta Iruñean gerraren mehatxuari eta faxismoaren zabalkuntzari aurre egiteko egingo dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, "Gerraren eta faxismoaren aurrean, gazte langileak lehen lerroan" lelopean. GKStik ohartarazi dute ez dutela onartuko Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatzea.