General Mills enpresan akordioa sinatu dute lan balditzen hobekuntza ekarriko diena 4. txanda egiten duten langileei

Akordioak, 4. txandaren eraginpeko langileentzat, soldata-osagarriak hobetzea, lanaldia murriztea eta ETTen ordez zuzeneko kontratazioak egitea aurreikusten du, besteak beste. Batzordeak deitutako greba bertan behera uzten du euren eskariak onartu ondoren.

2020-ko urtarrilak 3

Langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak akordioa lortu zuten urtarrilaren 2an, ostegunean, negoziazio fase baten ondoren. Akordioa laugarren txandan (7×24 txanda jarraitua) lanean hasiko diren langileei eragiten die, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4rako deitutako greba hasi ondoren lortu zen, grebari amaiera emanez.

San Adriango lantegian 1.000 langile inguru daude, eta langileen batzordea ELAko 6 ordezkarik, CCOOeko 5 ordezkarik, USOko 5 ordezkarik, LABeko 3 ordezkarik eta UGTko 2 ordezkarik osatzen dute. Enpresak “Old el paso” markarekin merkaturatutako gari-tortillak, artoa eta saltsak fabrikatzen ditu, baita energia-barratxoak ere.

Urtarrilaren 2ko goizean lantegia ekoizpen-jarduerarik gabe egon zen grebaren jarraipen handiaren ondorioz eta horrek enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatzea eragin du, Batzordeak proposatutako aldarrikapen guztiak onartu baititu.

Akordioan biltzen diren eskariak; soldataren % 32ko osagarri ekonomikoa, 0,5 eguneko lanaldi-murrizketa laugarren txandan lan egindako hilabete bakoitzeko, norberaren aukerako 1,5 eguneko aitortza , eta kontratazioen% 75a zuzenean egiteko konpromisoa, eta ez ETTen bidez dira besteak beste .

Plantillaren sendotasunari eta mobilizazioari esker, akordio bat lortu ahal izan da, eraginpeko langileentzat oso onuragarriak diren edukiekin, negoziazio fasean ezin izan zirenak lortu.

Gehiago