Geltokik lehen hiru urte bete ditu eta kultur programazio batekin ospatuko du

Hiru urte bete ditu Iruñeko Geltokik, eeta datozen hilabetetarako jarduera ugari antolatu dituzte hori ospatzeko. Kultura-espazioa, ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza uztartzen dituen proiektu honek herritarren artean izan duen harrera azpimarratu nahi izan dute.

2021-ko irailak 15

Hiru urte bete dira dagoeneko, 2018an autobus geltoki zaharraren takila-eremuak aktibitatea berreskuratu eta Geltokin bihurtu zenetik. Kultura-espazioa, ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza sustatzeko lekua, erreferente bat da dagoeneko jendearekin eta lurrarekin bizi- eta kontsumo-alternatiba iraunkorragoen eta bidezkoagoen alde egiten dutenentzat.

18 hilabeteko pandemia konplexua izan den arren, Geltokiko arduradunek azpimarratu nahi izan dute “zenbakiek agerian uzten dute pertsonek, kolektiboek eta gizarte-entitateek, artistek eta artista kolektibo ezberdinek espazioa erabiltzeko eskaera handia egiten dutela”.

Dagoeneko 400 jarduera baino gehiago antolatu dira espazioan, 252 zentroak berak antolatuak eta 155 hainbat kolektibo eta gizarte erakundek antolatutakoak. Lehen hiru urte hauetan, bertako 134 artistek beren lana erakutsi edo interpretatu dute Geltokin, horretarako egokitutako espazio eta ekitaldietan, eta, denbora horretan, 183 taldek eta gizarte-erakundek antolatu dituzte jarduerak edo parte hartu dute espazioan. Geltoki zaharreko takila ezberdinetan ehun erakusketa baino gehiago programatu dira hasieratik hona. Gainera, gizarte-erakundeen arteko 6 lankidetza-foro sustatu eta dinamizatu dira kultur espazioan eta, ekonomia solidarioko eta merkatu sozialeko erakundeekin lankidetzan, 8 Infogune edo informazio-gune jarri dira abian erabiltzaileentzat eta bisitarientzat, kontsumo-alternatibei eta proiektu solidarioei buruz. Geltokitik, antolatutako jardueretara gerturatu den jenderaren kopurua 280 mila pertsonatik gora izan dela kalkulatzen da.

Kultur programazioa
Kultur espazioa proiektuaren arima da eta lauhileko hau programazioz beteta dator. Programa osatzen duten jardueren artean, zentroak berak antolatutakoak nabarmentzen dira. Batzuk dagoeneko finkatuta daudenak, hala nola ReMarket-a, bigarren eskuko arroparen truke- eta salmenta-merkatua, tokiko eszenako dj-ek girotua. Besteak beste, dj Reimyk edo Iruñerria Jamaica Clash eta Iruñea Nola musika-taldeek hartuko dutena parte. Edo GastroShow-a, arte eszenikoak, gastronomia eta tokiko produktua konbinatzen dituen ekitaldia, datozen hilabeteetan antzerkia, inprobisazioa, clown edo bakarrizketen ikuskizunak izango dituena.

Geltokik antolatutako beste hileroko hitzordu bat SZnatoki da, musikariak eta sortzen ari diren tokiko taldeak balioesten eta nabarmentzen dituen musika-zikloa. Besteak beste, hurrengo hilabeteetan Geltoki eszenatokitik Txantreako El Mudo Kon Voz, Mukuru, Moisés No Duerme y los Noctámbulos barañaindarren edo Angel Ocray flamenko-kantariaren konbinazioak igaroko dira.

Hilean behin, Repair Café izeneko topaketa informala ere izaten da, egunero erabiltzen diren objektu txikiak konpontzeko. Espaziora hurbiltzen diren herritarrei boluntario adituek laguntzen diete, eta antolatzen diren doako tailer tematikoetan parte har dezakete.

Hurrengo hilabeteetan, Ekoizletik ahora antolatzen jarraituko dute, tokiko produktuen dastatzeak, non protagonistak ekoizleak berak diren eta une bakoitzean bi produktu konbinatzen diren. Besteak beste, Nafarroako artisau-produktuak eta produktu ekologikoak dastatuko dira, hala nola ardoak, gaztak, ogiak, garagardoak eta hestebeteak.

Ekitaldi horiez gain, zentroak hamar erakusketa baino gehiago antolatu ditu datozen lau hilabeteetarako artista eta kolektibo ezberdinen pintura, argazki, ilustrazio, eskultura edo collage digitalak haien artean. Irailetik aurrera, Infoguneek edo informazio-guneek gai hauek izango dituzte aktibo: migrazioa, energia berriztagarriak, banka etikoa, ekonomia solidarioa, mugikortasun jasangarria edo arropa garbiaren kanpaina. Nabarmentzekoa da, halaber, urrian antolatu den Ipuinak ipuin euskarazko haur-literaturaren bigarren zikloa, edo azaroan ekonomia solidarioaren hilabetean, #mESS-ean antolatuko diren jarduerak.

Zentroak antolatutako programazioaren zati batek Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren finantzaketa du gaur egun. Aipatutako jarduerez gain, kultur guneak beste jarduera batzuk ere hartzen ditu, beste erakunde batzuek antolatuak, hala nola Ekotopaketa eta Ekomerkatua, CPAENek hilero antolatua, edo beste gizarte-erakunde batzuek antolatutako hitzaldiak, tailerrak eta aurkezpenak.

Hurrengo lauhilekorako programazio osoa Geltokiko web orrian kontsulta daiteke.

Gehiago