“Gazteon Eskutik” ekimena martxoaren 29tik 31ra ospatuko da Lezon
Ernaik aurtengo udaberriko ekimena aurkeztu du eta martxoaren 29tik 31ra ospatuko da Lezon. Gazteon eskutik loratuko da udaberria! lelopean, musika doinu, hitzaldi eta tailerrez beteriko amesteko egunak izango direla adierazi du.
2024-ko urtarrilak 9
Urtero bezala, aurten ere Ernaiko kideek gazte independentisten topalekua, udaberriko ekimena, antolatu dute. Ernaik azaldu du, gazteek bereziki osaturiko egitaraua eskainiko dutela eta gazteek duten jakintza, ahalmena eta indarra erdigunean egongo dela.
Ekimenaren aurkezpenean azaldu dute, aurten ikasturte hasieratik, Euskal Gazteria aktibo egon dela Aitor eta Galder gazte arabarren atxiloketaren aurkako mobilizazioetan, Euskal Herriko Neska* gazteen baterajotzean, Palestinaren aldeko ekimenetan, Greba Feminista Orokorrean, eta abar. Eta horregatik, Ernaiko kideek, herri hau martxan dela eta herri honetako gazteriak lehen lerroa hartu duela baieztatu dute. Eta, orain Gazte Udaberria datorrela, lehen lerroa hartzetik, gazteentzat protagonista izateko momentua izango dela azaldu dute.
Bestalde, azaldu dutenez, belaunaldi Krisiaren aurrean esperantzaz eta anbibizizoz alternatiba baten alde jarraituko dute lanean, gazte zapaldurik biziko ez den herria borrokatzen, independentziaren alde indarrak biltzen alegia. Horregatik, Gazteon Eskutik ekimenarako, egitarau politikoa, aisialdia eta musika jaialdia uztartuko dituen formatua dutela esku artean baieztatu dute. Horietako batzuk ekimenaren sare sozialen bitartez aurkeztu dituzte: Bizitza duinen udaberria hitzaldia; Pornoa. Desira, plazerra eta morala hitzaldia; Bertso-saioa; Hofe x 4:40, Eire, Azken Sustraiak eta Burutik beste askoren artean. Egitarau osoa otsailan zabalduko dute, baina bitartean, sarrerak salgai daude dagoeneko, prezio berezian interneten zein eskualde buruetako tabernetan.