#GazteokBurujabe: Euskal gazteriak bizi duen prekarietatea salatzeko, milaka gazte atera dira kalera Bilbon
Arratsaldeko 17:30etan hasi da manifestAKZIOA Bilboko Deustuko Zubitik. Ibilbidean zehar, PPren alderdiaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Departamenduan eta patronalaren egoitzaren parean egin dira ekimenak. Multinazionalen aurkako ekimenak ere izan dira. Tentsio uneak bizi dira Ertzaintzak manifestazioa gelditu duenean. Manifestariak eseri dira, baina azkenean martxak jarraitu du.
2014-ko maiatzak 3
Tweets sobre "#gazteokburujabe"
“Gazteok prekarietatera, eredu heteropatriarkalera eta hezkuntza eredu merkatilizatu, elitista eta inposatura kondenatzen gaituen sistema larrutu eta bestelako eredu baten eraikuntzan sakontzeko”, Ernaik gaur arratsaldean Bilbon egindako manifestazioan milaka gazteek hartu dute parte. Langileen nazioarteko egunaren harira antolatu dute mobilizazioa, eta burujabetzaren aldeko aldarria atera dute kalera beste behin: “Burugabe nahi gaituzte, baina ezin diegu txontxongiloak bagina bezala erabiltzen utzi; gazteok geure erabakien jabe izan behar dugu, geure bizien jabe, burujabe!”.
Manifestazioa abiatu baino lehen. Deustuko zubiaren azpian ekitaldi txiki bat egin dute Astilleros Euskalduna enprresaren borroketan ibilitako langile ohi batekin. Ondoren, manifestazioa Bilboko kaleak zeharkatu ditu, eta ibilbidean, hainbat ekimen ikusgarriak egin dituzte gazteek. PPren egoitzaren aurrean ustelkeria salatu dute. Hezkuntza Departamenduaren aurrean, Euskal Herrian disenatuta eta Euskal Herriko herritarrentzat hezkuntza eredu propio bat aldarrikatu dute. Ondoren, ekonomia gaietan PNV eta PPren arteko adostasunak irudikatu dituzte Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren parean. Patronalari ere bere eskeini diote. Confebask egoitzaren aurrean, protesta egin dute enpresaburuei "txerriak" deituz.
Multinazionalen aurkako protestak ere ugariak izan dira. Une horretan, Ertzaintzak gelditu du manifestazioa eta manifestariak lurrean eseri dira. Minutu batzuk pasa dira horrela, eta azkenik manifestazioa bere bidea jarraitu du Arriagara heldu arte. Han amaitu da Ernai gazte erakundeak deituriko lehenengo manifestazio nazionala.