Gazteen prekarietatea salatzeko, kanpaldia burutzen ari dira Atarrabian

2014-ko apirilak 26

Murrizketak, langabezia, prekarietatea, kaleratzea, pobrezia… asko dira "asmakizun hutsa den krisi honen ondorioz" gazteek jasaten ari dituzten ondorioak.  Eta asko dira ere Nafarroan, bereziki arlo instituzioonalean, ematen ari diren ustelkeri kasuak. Azken hilabeteetan milaka izan dira kalera irten eta aldaketa soziala eta bereziki UPN-k gobernua utzi eta hauteskundeen beharra aldarrikatu duten herritarrek.

Gaur, Atarrabia, Burlata eta Uharteko gazteak 24 horduko kanpaldia burutzen ari dira hau guztia salatzeko asmoz. Horretarako hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat dinamika antolatu dituzte.

 

Gehiago