Gazte prekarietatea borrokatzeko dei zabaldu dute
Larunbatean eztabaidak eta mobilizazioa izanen dira, Maiatzaren Lehena bezperan.
2016-ko apirilak 28
Apirilaren 30rako ekimenak prestatu dituzte gazteek, argi utzi nahi dute larunbatean ez dela ezer amaitzen eta aurrerantzean asmoa dela prekarietatearen aurkako borrokan “aktibatzen jarraitzea, saretzen jarraitzea, gazteontzako tresna konkretu eta praktikoak eraikitzea”. Gazteen arabera “beharrezkoa da gazteon arteko aliantzak egitea” gazte boterea eraikitzeko eta sistema honi “pitzadurak eragiteko”.
Desde el Movimiento popular, el 30 de Abril a la calle! from Iruñeko Gaztetxea on Vimeo.
Arratsaldeko 17.00 irekiera emango diote Burgoen Plazan eztabaida kolektiboari 5 blokeetan banaturik. Eta 20.00 gazte manifestazioa abiatuko da Udaletxe plazatik.
Apirilak 30 Gazteok plazara! from Iruñeko Gaztetxea on Vimeo.