Gazte kanpalditik “indar berriturik” bueltatu dira Txantreako gazteak
Uztailaren 30tik Abuztuaren 2ra Txantreako Gazte Kanpaldia burutu zuten auzo honetako hainbat gazteek Uitzi herrian. Hirugarren edizio honetan ekimenez, tailerrez, formakuntzez eta aisialdiz beteriko 4 egun pasa dituzte.
2015-ko abuztuak 4
Ekimen honen helburu nagusia "auzoko gazteekin harremana egiteaz gain, kanpaldiaren lau egunetan zehar gazteoi eragiten gaituzten gaiekin eta hauen alternatiben eraikuntzarekin harremana duten tailerrak burutzea" da. Gai ezberdinak landu dituzte: etxebizitza eskubidea, aisialdia, LOMCE eta hezkuntza eredua, euskararen errealitatea edo komunikazioa eta Txantrean eta Iruñean boterea nola banatzen den…
Bestalde, akrobaziak egiten ikasi zuten zirko tailerrean, norberak bere kamiseta margotzen txantiloi tailerrean eta torrijak egiten sukaldaritza tailerrean. Laburmetrai lehiaketa ere egin zuten eta hainbeste jardueren artean xamurtasunerako tarte goxoak ere izan zituzten.
Mendi irteera bat ere egiteko aukera izan zuten. Lekunberritik Gipuzkoaraino doan Plazaolako ibilaldiko zati bat egin zuten. Kanpaldiko azken gauan irri festa izan zuten, eta kanpaldia ixteko, igandean tailer orokor bat izan zuten "eragiten gaituzten problematikekin eta eraiki ditzakegun alternatibekin", gazteen hitzetan.