Gazte Burutakzio topaketak Altsasun izango dira apirilaren 17tik aurrera

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek milaka gazte elkartuko dituzte Sakanan sistemari aurre egiteko "lan teorikoa ez ezik, akziora pasatzeko baliabideak eskaintzeko".

2014-ko apirilak 1

Koldo Etxegarai (Aitzina) eta Maialen Etxeberria (Ernai) bozeramaileekin Niaz.infok egindako elkarrizketa honetan iragarri dute Altsasun elkartuko dela Euskal Herriko gazte mugimendua datorren apirilaren 17an, hiru egunez sistemari hortzak erakutsi eta alternatibak eraikitzeko bidean buruari eragin eta hausnarketak burutzeko. Lan teorikoa ez ezik, akziora pasatzeko baliabideak eskaintzea ere badute xede "Gazte Burutakzio" topaketek.

Gehiago