Gazte Boterea jardunaldiak asteburu honetan amaituko dira

2016-ko ekainak 8

Gazte Boterea Eraiki jardunaldiak asteburu honetan amaituko dira. Maiatzaren 30etik hona hamaika gai landu dituzte taller eta hitzaldi ezberdinetan. Lehenengo egunetik indartsu hasi ziren, helduen boterearen inguruko eztabaidarekin, Iñaki Gil de San Vicentek eta Rebels Amb Causako Jordik lagunduta, Berriozarko gaztetxean.
Etxebizitza gaia jorratu zuten, Errekaleor, Tx emantzipazio bulegoak eta Bilboko okupazio bulegoko kideen eskutik emandako eztabaida batean, non hamarnaka gazte batu ziren Arrotxapean, proiektu ezberdinen inguruan eztabaida mamitsua sortuz. Marina Sanchez katalanarraren eskutik, ekonomia feministan murgiltzeko aukera izan zuten gazteak, eta ondoren beste Komunikazio Gerrilla, prekarietatea Madrilgo Bulego prekarioarekin, Ernai eta Euskal Herriko gazte prekarioekin… hamarnaka gaztek parte hartu dute jada jardunaldiotan, eta antolatzaileak pozik daude.

Azken txanpa honetan, gai ezberdinetaz solasteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Gaurtik hasita, militantzia eta horizontaltasunarekin Joxemi Zumalabe fundaziokoek lagunduta, parte hartzea, metropolizazioa… eta jardunaldien bukaera handia, larunbatean izango da, bertan bi aste hauetan ikasitako guztia gazteen eskuetan jartzeko unea izango da, eta aurrerantzean zer egiteko erabakitzeko unea ere izanen da. Honetarako, 10:00etatik aurrera, Kompañia plazan, problematika ezberdinetan banatuko dira, gazteen egoera aztertzeko eta aurrera egiteko aukerak kolektiboki aztertzeko, txandaka, horrela ildo ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dutelarik.

Ekimena bukatzeko bazkari herrikoia ospatuko dute, 14:30etan Konpañia plazan, bonoak 7 eurotan salgai daude ohiko tokietan, eta bazkalostean Mars Attacen antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute, Errotxapearaino jetsiko den Kalejira musikatuarekin bukatuz.

Gehiago