Gazte antolakuntza nabarmendu du Ernai-k krisiari aurre egiteko

Gaur Iruñean Ernai gazte antolakundeak Koronabirusak agerian utzi duen krisiari aurre egiteko gazteen antolakuntza nabarmendu nahi izan du. Krisiak kapitala ordain dezala eskatuz, mozal legea salatuz eta burujabetza aldarrikatuz, hiru kontzentrazio egin dituzte Nafarroako Diputazioaren aurrean, Espainiako Gobernuak Iruñean due Ordezkaritzaren parean eta CEN patronalaren elkartearen egoitzan.