Gazte andana elkartu ziren Bilbon ‘Prekarietateari ateak itxi’ lelopean

Milatik gora gazte bildu dira Bilbon Ernai gazte antolakundeak prekarietatearen aurka deituriko manifestazioan. Prekarietatearen eta esplotazioaren erantzuleak markatu dituzte gazteek, eta alternatibak eraikitzeko eta kaleak hartzeko deia egin dute.