Gazte Akelarre-ra joateko bonoak salgai
Apirilaren 13, 14 eta 15ean izanen da Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatu duten Gazte Akelarrea. Zornotzatik abiatuko da martxa apirilaren 13ko arratsaldean, eta gauean iritsiko da Igorrera. Bertan, apirilaren 14 eta 15ean egitarau zabal eta oparoa egonen da, denetariko eskaintza: tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, solasaldiak, kontzertuak... Bonoak salgai jarri dituzte dagoeneko.
2017-ko martxoak 24
Formakuntza eta aisialdia uztartzeko aukera ezin hobea izanen da aurtengo Gazte Akelarrea. “Euskal Herriko gazte borrokalarion elkargune, tresna eta erreminta” izan nahi du Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatu duten akelarreak, “sugarren bueltan independentziara eramanen gaituen pausu bat gehiago”, gehitu dute.
Datozen egunetan su txikiak piztuko dituzte Nafarroako herri eta auzoetan ere, Gazte Akelarreko aurkezpenetan. Egitarau osoa hemendik gutxira eginen da publiko. Akelarrean parte hartzeko bonoak salgai daude 35 eurotan.