Gaurtik aurrera Gara eta Berria Iruñeko liburutegietara bueltatuko dira
Joseba Asiron buru duen udal gobernuak duela 6 urte UPNk jarritako bazterketa gainditu eta euskararen herria erreferentzia duten bi egunkariak eskainiko ditu Iruñeko 9 liburutegi publikoetan.
2015-ko irailak 1
Iruñeko aldaketaren gobernuak UPNren bazterketa politikaren elementu berri bati amaiera eman dio. 2009 urtean, liburutegietako arduradun eta langileen protesten artean, Barcinaren udal gobernuak euskaraz idazten zuten egunkari bakarrak ziren Gara eta Berria liburutegietatik kanpo uztea erabaki zuen, bazterketa ideologikoari bultzada berria emanez.
Orduz geroztik 4 dira liburutegietan aurki genitzazkeen egunkariak, Nafarroan ekoiztutako Diario de Navarra eta Diario de Noticias, zein Madrilen ekoiztutako EL País eta El Mundo. Gaurtik aurrera, baina, euskararen herria erreferentzia duten Gara eta Berria aurkituko ditugu ere.