Gaur Iruñean hasiko dira futbol, errepresioa eta faxismoaren inguruko jardunaldiak

Hitzaldi pare bat, futbol partidua, herri bazkaria eta kalejira bat antolatu du Indar Gorrik asteburu luze honetarako.

2016-ko maiatzak 19

Azkenengo denboraldietan, kirol munduan erasoaldi bortitzena pairatzen ari da, eta ez soilik harmaila zaratatsu eta beroenen aurka, baizik eta futbola bere izaera sozial eta pasioarekin bizi nahi duten zaleen aurka.

Beste herrialde batzuetako harmaila-lagunen esperientziak jaso, ezagutu eta egoerari buelta nola eman eztabaidatzeko aukera izango da ostegunean 19.00tan Jarauta Kaleko 63. zenbakiko lokalean. Bertan Bukaneros (Rayo Vallecano) Riazor Blues (Deportivo De La Coruña) eta Iraultza 1921eko (Alaves) kideak izango dira.

Ostiralean, toki berdinean eta ordu berdinean, Fonsi Loaiza kazetaria eta Emilio Abejon ekonomilaria egongo dira, J. Tebas eta LFPren inguruan “dantzan dabiltzatenen mafiaz” hitz egiten. “Ezin dugu ahaztu aurretik aipatutako erasoaldia hauen esku eta buruetatik makinatu egin dela, hori dela eta ezinbestekotzat jotzen dugu, gaur egun gure etsai amorratuenak bihurtu diren hoien inguruko informazio guztia (ahalik eta gehiena) jasotzea”, dio Indar Gorrik. “Nondik datoz, zeintzuk diren, zer nolako interesak dituzten…dena!!! Bi lagun hauek, bizitako esperientzia eta ikerketen inguruan mintzatuko zaizkigu eta dauzkagun zalantzei erantzuten saiatuko dira”.

Larunbatean maiatzak 21 aldiz, goizetik hasita futbol txapelketa bat antolatu dute, futbola jokatu eta gero herri-bazkaria antolatu da eta bukatzeko Ezpala Tabernan, festa txiki bat. Bai bazkarira zein futbol txapelketara apuntatzeko Ezpala tabernan edo indar87gorri@gmail.com email helbidera jo daiteke.

Bukatzeko eta amaiera moduan, igandean maiatzaren 22an, 16:00etan Zolina Plazatik Sadarreraino kalejira bat antolatu dute, 17:00tan Osasuna-Numancia partida ikusteko.

Gehiago