Gaur hasiko da NUPen Herri Unibertsitatea

Gaur hasiko da NUPeko Herri Unibertsitateko egitaraua. Martxoaren 12 eta 13an egingo dute; eta ostean, Ibaetara joango dira Herri Unibertsitate nazionalera. Besteak beste, Askapenako brigaden aurkezpena, sexologia tailerra edota okupazioari buruzko mahaingurua antolatu dituzte

2018-ko martxoak 12

Goizeko hamarretan emango diote hasiera, eta arratsaldera arte hitzaldiz, kafe tertuliaz edota tailerrez gozatzeko aukera egongo da. Euskalduntze gida izango dute lehen orduan hizpide, NUPeko euskara taldearen eskutik.

Egun bakoitzean bost ekintza antolatu dituzte. Lehenengo egunean 10:00etan hasiko dira; bigarrenean, berriz, 10:30etan. Martxoaren 13an amaituko dute eta hurrengo egunean, Ibaetara joango dira, bertan izango baita Herri Unibertsitate nazionala.

Gehiago