Gaur ekin diote Berriobeitiko Jealser enpresan deitutako astebeteko grebari
Berriobeitiko Jealser metalgintza sektoreko enpresako langileak greban dira gaurtik aurrera, aste guzti honetan. Enpresak hiru ordezkari sindikal ditu, hiruak LABeko kideak.
2021-ko uztailak 26
Langileek gutxieneko soldata bat eskatzen dute guztientzat eta bere garaian adostu zuten aldi baterako murrizketa bueltatzea. Enpresak ez du horretarako asmorik, urte osoa baitaramate negoziatzen inolako konponbiderik eskaini gabe. Enpresak ez du zor diena ordaindu nahi, eta, aldiz, beste inbertsio batzuk egiten ari da. Beraz, dirua ez da falta, borondatea besterik ez.
Hainbat lanuzte eta mobilizazio egin ondoren, aste honetan urrats bat gehiago eman behar izan dute: aste osoko greba egingo dute langileek.
Gaurko lehen greba eguna erabat arrakastatsua izan da, eta ekoizpena geldirik egon da. Egoera konpondu ezean, urrats gehiago emateko prest daude bidezkoak diren soldatak erdietsi arte.