Gaur egun dauden 185 euskal presoetatik 168 kalera irtetzeko baldintzetan egon beharko lirateke

Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira egindako elkarrizketa publiko batean, Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia Sortuko arduradunei presoen arloan azken urteetan eman diren urratsak eta hurrengo erronkak zein diren azaldu dituzte. Jakitera eman dutenez, euskal preso politikoei espetxe lege ordinarioa aplikatu baliete, baimenen bidez edota baldintzapeko askatasunen bidez, 168 errepresaliatu kalera aterako ziren.