Sanferminetan eraso sexistak ez dituztela onartuko ohartarazi dute Iruñeko feministek

Beltzez jantzita eta kaputxadunekin, Iruñeko Alde Zaharreko kale ezberdinak zeharkatu dituzte. Jaietan eraso sexistarik ez dituztela onartuko ohartarazi dute, eta defentsa feministarako deia egin dute.