Gastronomia eta elkartasuna elkar loturik Koxk jaialdian

Iruñean ospatu da gaur Koxk jaialdia. Grezian aurkitzen diren migranteekiko elkartasun egun honetan, Nafarroako 40 tabernek eta hainbat enpresek emandako elikagaiekin 5.000 pintxo banatu ditu Zaporeak elkarteak. Lortutako dirua elkarte honek Grezian egiten duen lana diruz laguntzeko erabiliko da.